jueves, 17 de diciembre de 2009

Los Caballeros De La Tabla Cuadrada

Los caballeros de la tabla cuadrada narra las aventuras del rey Arturo para encontar caballeros para la tabla cuadrada de su corte y para buscar el santo grial. Ya por el título de la película advertimos que el guión está escrito en clave de humor. El director quiere que nos divertamos recordando esta leyenda medieval.

miércoles, 16 de diciembre de 2009

Alaska- The Last Fronter

Ernestok esan duen bezala, 2 aldiz egon da Alaskan. Hilabete egon da bere lagun eta furgonetekin, Anchorage hirian. 20-24 ordu pasa ditu hegazkinean eta transbordo bat Estatu Batuetan hain zuzen ere.
Oso basatia dela ere aipatu digu. Natura asko dago bertan ( Landaredia, Animaliak, Lakuak... )
Ikaragarria dela ere gaineratu du. Ezer ez dagoen arren, mendian ibili, animaliak ikusi, elurretako motoekin ibili da. Horretaz aparte, ere oso garestia dela esan du Ernestok, hau da, janaria oso garestia da. Bertan herrixkak daudela esan du batetik bestera ibiltzeko eta hura bisitatzeko. Janari tipikoa ( Izokina ) Arraia asko jaten da bertan.

Inuitak dira, hango jatorrizko biztanleak ( Oso bereziak gehitu du Ernestok ). Horiek, arrai gordinak jaten dituzte.
Gaineratu du alkoholarekin ere arazoak dituztela, alkolismo ugari dago.
Inuiten artean eskolatze gutxi dago, beraz, " Analfabetismoa " dago.
Ehiza eta Arrantza oso tipikoak dira.

lunes, 14 de diciembre de 2009

Erromatar imperioaren Krisialdiak eta Amaiera.


A-III. Mendeko Krisia

III. mendearen hasieran, krisia izan zen Erromatar inperioan. Gizarte-matxinadak gertatu ziren. Jendeak, landan bilatu zuen babesa. Jendea hirietatik alde egitearen ondorioz, merkataritza-jarduera gelditu egin zen. Enperadoreak, boterea galduz joan ziren.
Iparraldetik, Germaniarrak. ( Erromatarrek barbaroak ).
Ekialdean, Persiarrek egiten zuten presioa.

B-IV.Mendeko Susperraldia

Dioklezinok boterea hartzean, zenbait erreforma abiarazi zituen, inperioaren krisialdi larria gainditzeko.
Konstantino enperadoreak ere aldaketak egin zituen. Adb: Kristautasuna onartu zuen.
Hiriburua Konstantinoplara aldatu zuen, eta burokrazia sendotu zuen.
375 ean, Hunoak, germaniarren lurraldean sartu ziren; horiek, ihesean, inperioaren mugak zeharkatu zituzten.
395 ean, Teodosio enperadorea hil zen, eta inperioa bitan banatu zuten, errazago babesteko; Mendebaldeko Erromatar Inperioa zegoen ( Erroma zuen hiriburu ) eta beste aldetik Ekialdeko Erromatar Inperioa ( Kostantinopla zuen hiriburu ).

C-Erromatar inperioaren amaiera

Inperioaren bi zatien bilakaera oso desberdina izan zen.
Mendebaldean, enperadoreak oso ahulak ziren. Germaniarrak beren erresumak sortuz joan ziren.
Ekialdean, berriz, inperioak beste mila urte iraun zuen. Garai horretatik aurrerako Ekialdeko inperioari Bizantziar Inperioa esaten zaio.

jueves, 10 de diciembre de 2009

Chiapas: Paisai politeko herrialdea.



Mexikoko estatua da, Arantxa Lakak bisitatu duena hain zuzen. Turistikoki erakargarria baina bere baitan indigenen pobrezia gordetzen du.

Orain dela 2 aste joan zen Chiapas heriraldera. 5 egun pasa zituela aipatu digu ere, bidaia bakarrik egin zuen baina Chiapas herrian geratuta bere lagunekin. Iritsi bezain laister, egun osoa natura bisitatuz eman zuela ( Landaredia, paisaia...) gehitu zuen.
Hotz handia eta euria egin zuela gaineratu du. Interes handia zuela oihana ikusteko.
Horretaz aparte kontatu digu, “ El cañon del sumidero “ n egon dela. Ibai luze bat dela eta turismorako oso garrantzitsua eta ikaragarri polita ikusteko. Bertan, Kanadiense asko ikus ditzakegula ere aipatu digu eta ibai ertzean krokodiloak ere topa ditzazkegu.
Janari tipikorik ez duen arren, pikantea asko jaten da eta ogia ez dela jaten taloa jaten dutela ogiaren ordez. Talo horiei "tako" izenekoak dira.
Beste aldetik esan du, eliza nagusiak sarrera berezia duela, hau da, oso koloretsua dela eta santurik gabekoa dela. Sartu bezain pronto, ez dagoela eserlekurik ere gehitu digu. Otoitz lurrean eserita egiten dute.
Indigenen artean, poligamia dagoela ere azaldu du.
Emakume gehientsuenak gona beltza eramaten zuten ipinia, bizkar aldean manta bat jarririk umeak eramanez. Eta oinean batzuk txankletekin eta beste batzuk hankutsik.
Indiarrak oso bereziak direla ere esan digu.
Gauean, katedralaren aurrean ezartzen direla merkatuan saltzen ere komentatu digu.
Kirol aldetik, ez digu informazio askorik ekarri baina suposatzen den bezala, futbola da oso garrantzitsua Mexico hirian.
Amaitzeko, subkomandante Marcos eta Ramona EZLNeko nagusiak direla ere esplikatu digu, Chiapas en sortu zen zapatisten mugimendua, indigenen eskubideak defendatu nahi dituena, alegia.