
Frantziako Iraultza
XVIII. mendean Frantziako erregea oso boteretsua zen. Nekazariak, langileak, eta hirietako jendea miseria gorrian bizi zen bitartean, erregeak eta bere gorteak sekulako festak eta jaiak antolatzen zituzten. 1789ko Uztailaren 14an Parisko hiritarrek Bastillako gartzelari eraso zioten. Geroztik, Frantzia osora hedatu zen iraultza.
Erregea gilotinatua
Frantziako Luis XVI errega atxilotu eta gilotinaz hil zuten.
Iparraldea forurik gabe
Frantziako iraultzak, erregea eta erregetza kendu zuen bezela, jauntxoen eta handikien eskubide bereziak ere desegin zituzten. Euskara eta euskal kultura errepublikaren kontrakotzat hartuak izan ziren. Iparraldean ez da euskal legerik, eta Frantziak ez du onartu euskaldunentzat lurralde edo departamentu propiorik.
Errepublika martxan
Iraultzaren ondoren, erregetza baztertu eta errepublika jarri zen. Frantzia osoko hiritarrak eskubidez eta betebeharrez berdinak zirela eta aurrerantzean Frantziako hiritarrek aginduko zutela, aldarrikatu zuten. Horrela hasi zen martxan I. Errepublika.
No hay comentarios:
Publicar un comentario