
Zubietara irteratxo bat egin genuen Fernando kirolen koordinatzailea eta Asier, gure soinketako irakaslearekin. Goizeko 9terdiak aldera atera ginen eta 10etan Zubietako instalazioetan ginen. Bertan, Errealekoen entrenamendua ikusi genun, eta beraiekin argazkiak eta autografoak hartzeko aukera izan genuen, Asier gure soinketako irakaslea Errealeko tekniko bat bait da.
Denbora larriz ibili ginen baina Anoetara hurbildu ginen. Iritsi bezain laister, zelaia eta bertako Museoa ikusi genituen. Zelaian, ibili ahal izan genun palkoak ikusi eta kanpoa ikutu. Ondoren, barneko museoara joan eta ehun urte hurrenari eginiko omenaldiari buruzko omenaldi bat eman ziguten. Gidak, taldearen historiari buruzko argazki, kamiseta instalazio zaharrak, bideoak eta beste hainbat gauz erakutsi eta esplikatu zizkigun. Amaitzeko bazkaltzera joan ginen bertako Hotelera, bukatu eta gero itzuli egin ginen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario